Euskaraz

Orrialde honetan sarrera guztien laburpenak egunero utziko ditugu euskaraz.

Hauteskunde-kanpaina amaitu da eta egunkari gehienek Mas azaltzen dute irabazle (larunbata, azaroak 27)

Egunkariek biharko hauteskundeen irabazletzat azaldu dute Artur Mas, elkartuta eta alaia dagoen alderdi baten burua. El Mundok, bestalde, ez du CiU eta PSC alderdien kanpainaren berri eman asteburuan; gutxiengoa duten alderdiak agerrarazi ditu eta, editorialean,  PPren aldeko botoa eskatu. El Paisek Masen kanpaina kritikatu du, baina, baita jartzen du zalantzan Montilla ere. PSCren hautagaiaren kanpaina modu ezberdinetan baloratu dute kazetek.

Zapateroren agerpena, Palau Sant Jordiko PSCko mitinean, lehenengo orrialde guztietan agertu da (ostirala, azaroak 26)

Sozialistek egindako hauteskunde-ekitaldia Kanpainaren protagonista izan da azken aurreko egunean. Hori horrela, PSOEren alderdi buruek Montillari emandako babesa PPren kontrako estrategiatzat interpretatu dute hainbat egunkarik; eta ez CiUrekiko lehian, zeinen garaipena ez den zalantzan jartzen. Azpimarratu beharra dago, Palau Sant Jordiko Carme Chacónen agerraldiaz haratago, emakumeen berdintasunaren eta partaidetzaren aldeko erreferentziarik ez dela sumatu Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Egunkariek finkatzen dute hautagaien gainean izan duten jarrera (osteguna, azaroak 25)

Hauteskunde-kanpainak gero eta arreta handiagoa jarri du hautagai bi hauetan. Avuik José Montilla elkarrizketatu du, El Mundok egoera berezian jarri du Mas hautagaia, eta José Blancok protagonismoa lapurtu dio Montillari. Gaur emakumeen aldeko egun berezia izan arren, ekitaldi politikotik kanpo geratu dira andereak. Baliteke emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eg unean gertatutako ekitaldiak islatuta agertzea bihar.

Aurrez aurreko debatea gertatu ez izana izan da egunkari guztien protagonista (asteazkena, azaroak 24)

Mas eta Montillaren arteko eztabaida bertan behera utzi da eta hori izan da gaurko berria, hori horrela, debatea ez emateko arrazoiak azaldu dira kazetetan; baita hautagaien parte hartu ez izana ere hainbat ekitalditan. Jose Montillari egindako elkarrizketa sakonak argitaratu dira El Periódico de Catalunya eta La Varguardian, baina, El Mundu egunkariak ez dio orrialderik eskaini presidenteari. Bestalde, bihar Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan arren, emakumeek ez dute presentziarik izan.

Hautagai bien arteko aurrez aurrekoak eta eztabaidaren zergatiak izan dute egunkarien arreta handiena (asteartea, azaroak 23)

Mas eta Montilla hautagaiek adierazi dituzte bat-bateko eztabaida egitearen aldeko arrazoiak. Debatea oraindik baieztatuta ez dagoen arren, egunkari guztiek bildu dituzte ideia horiek eta, izatekotan, gaur TV3 katean izango dena. Bestalde, nahiz eta irudi guztiek hautagaien alde egin, analisi semantikoak ezagutzera ematen ditu zenbait joera. CiUko diskurtsoan aldagai berria agertu da: baliteke lehenengo aldiz emakume batek zuzentzea legebiltzarra. Egunerokoetara hedatu den albistea izan da hori.

Arreta telebistan emandako hauteskunde-eztabaidan jarri da eta, bitartean, Zapaterok Montilla itzaltzen du (astelehena, azaroak 22)

Egunkari guztietan interpretatu da TV3 telebista katean emandako hauteskunde-eztabaida, eta adierazpenen arabera, aurrez aurreko eztabaida egon daiteke José Montilla eta Artur Mas hautagaien artean. CiUko liderra irabazletzat jotzen dute oraindik ere, baina buruzagi sozialistari dagokionez, Zapateroren aldetik jasotako babesak kaltetu baino ez dio egin. Espainiako presidenteak kandidatu katalanaren protagonismoa bereganatu du eta, ondorioz, Partidu Sozialistaren ordezkatzailearen irudia irabazi du Montillak. Argazkiak orokorrean positiboak dira.

Galdeketak Mas hautagaiaren alde daude eta egunkariek egiazkotzat jotzen dute emaitza (igandea, azaroak 21)

Inkesten arabera, CiU hauteskundeen irabazlea izango da, eta La Vanguardia, El Mundo eta El Pais kazetek lehenengo orrialdera eraman dituzte datu horiek. Horrez gain, Artur Mas hautagai omentsuena da katalanen artean. Ikerketen analisiak, CiUko liderrari egindako elkarrizketak eta Perez Rubalcabak Jose Montillari emandako sostengua izan dira gai nagusiak. Bihar, zalantza barik, gaur arratsaldean, TV3n, emitituko den hauteskunde-debatea izango da egunkarien protagonista.

Presidentea izango da Montilla edo ez da ezer izango, egunkari guztietan irakurri den argudioa (larunbata, azaroak 20)

Montillasek esan du ez dela berriro presidentetzara aurkeztuko, eta kazeta gehienek Artur Mas gobernuburutzat ematen dutelako, horren arabera interpretatu dituzte PSCko liderraren hitzak.  Analizatu diren argazkien gehiengoa mesedegarriak izan dira. El Mundok informazio gutxiago eskaini du hauteskunde-kanpainako azken asteburuan, eta El Paisek lehenengo orrialdean, estatu osoan editatzen den bertsioan agertzeko, argitaratu du hautagai sozialistari egindako elkarrizketa sakona.

Ekonomiak eta bideoek eragindako erreakzioak lortu dute nagusitasuna, ondorioz, identitatearen inguruko debatea alde batera geratu da (ostirala, azaroak 19)

Hainbat erreakzio ezberdin eragin dituzte atzo ezagutarazi ziren bideo eskandalagarriek, eta horiek agertu eta interpretatu dira gaurko egunkari gehienetan. Hori horrela, botere gutxiko liderraren irudia irabazi du Montillasek. Artur Masek, ostera, buruzagi zentratuagoa eta zuhurragoa ematen du. El Mundo egunkariak hautagai sozialista alboratu du, El Paísek,  berriz, gogoetatsu aurkeztu. CiUko liderrak, bitartean, bere poza erakusten du. Zein den egunkariaren arabera, identitatearen diskurtsoa modu ezberdinetan interpretatu da, hori bai, ekonomia hauteskunde-kanpainaren faktore nagusia bihurtu da.

El País José Montillaren alde eta Avui Mas hautagaiarekin bat (osteguna, azaroak 18)

Gaurko zentralak izan dira, alde batetik, bideo-jokoak sortutako eskandalua eta, beste batetik, Artur Masek Montillaren planteamenduak zalantzan jarri izana. Aztertutako kazetek, Avuik eta El Paísek izan ezik, neutraltasunera jo dute, hautagai bien hauteskunde-estrategia, irudia eta ideiak islatzeko. Aipatzekoa da Montilla ia beti sozialista espainiarrekin batera agertzen dela. Emakumeen presentziari dagokionez, Sanchez-Camacho eta PSCko bigarrena, Montserrat Tura, hainbat egunkarien emakume protagonistak izan dira. Izan ere, azpimarratu dena da orgasmo femeninoa erabili izana erakargarri moduan, gazte sozialistek egindako bideoan agertzen dena eta zenbait egunkariek azaleratu dutena.

Egunkariek hautagai bien arteko borroka islatzen dute, ustelkeriaren aipamenak eta hauteskunde promesak (asteazkena, azaroak 17)

Aztertutako egunkari gehienek leku gehiago eskaini diote Artur Mas hautagaiari Jose Montillari baino. Ustelkeria kasuak kroniketan agertzen dira, batez ere, aurreko hauteskunde-jardunaldien protagonistetako bat izan zirelako. Kandidatuen argazkiak, orokorrean, hauteskunde-kanpaina batean agertzen diren horietarikoak dira: neutroak edota,  euren militanteekin eta taldekideekin lagunduta agertzen diren heinean, positiboak. Edonola ere, El País egunkariak finkatu egin du erakutsitako joera, Montilla hautagaiaren alde egiten duena modu irekian. Azpimarratu beharra dago bai emakumeak hauteskunde kroniketatik kanpo geratu direla, eta bai aztertutako hainbat idazkietan forma maskulinoak edota unibertsalak erabili direla.

Epeltasuna eta fiskalizazioa (asteartea, azaroak 16)

Egunkari gehienek ekonomiaren inguruko kanpaina, CIUren itun-fiskal proposamena eta Joan Puigcercós-en adierazpen polemikoak tematizatzen dute. PSCren ekitaldi nagusia Santa Coloma de Gramanet herrian izan da, sozialisten ustezko ustelkeria kasua izan zen lekuan. Hori horrela, Avui eta El Periódico de Catalunya azpimarratzen dute Jose Montillak ez duela horren inguruko aipamenik egin. Izan ere, aztertutako egunkari gehienek epeltasuna erakutsi dute hautagaien gaineko bai defentsan eta bai erasoan hauteskunde-kanpainan zehar. Bakarrik El País egunkariak egiten du hautagai baten aldeko defentsa argia.

Hautagaien hauteskunde-kanpainei buruzko informazio ugari eta zenbait argazki ez eso neutroak (astelehena, azaroak 15)

Aztertutako estatu mailako egunkari biek agertzen dute CiUko hautagaia, alabaina, El Paisek bakarrik eskaintzen du Jose Montillaren aldeko irudia. Berdintasun-politika ez da inon aurkezten eta hautagai bien kanpainan ere ez dago emakumeen agerraldirik. Kandidatuen diskurtsoek arreta jartzen dute Kataluniako gobernuak espainiar egoera politikoan jokatu dezakeen paperean.

Estatuko liderrek Kataluniako hautagaiei emandako sostenguak itzalpean uzten du Montilla (igandea, azaroak 14)

Egunkari guztietan agertu da Mariano Rajoy eta Alfredo Pérez Rubalcabaren parte hartzea hauteskunde-ekintzetan. Horren ondorioz, PSCren hitzaldia ez da Montilla presidentearen hitzen bitartez zabaldu. Bestalde, Artur Mas izan da CiUren inguruko informazioaren protagonista egunkari guztietan, El Paisen izan ezik. Azken egunkari horrek PSCko hautagaiaren aldeko jarrera argia erakutsi du eta diskurtsoaren erradikaltasunarekin lotu.

Gaurko protagonista CIS-eko inkesta (larunbata, azaroak 13)

Ikerketa soziologikoen zentroaren (CIS) arabera, CiU partiduak lortuko du botoen gehiengoa, PSCk baino gehiago; inkestaren emaitzen inguruan hainbat irakurketa egon diren arren, albiste hori izan da gaurko berri nagusia Kataluniako prentsan. Zenbait egunkarik agerian utzi dituzte haien lehentasunak, nahiz eta emakumeari eskainitako espazioa murritza izan da guztietan.

Jardunaldia hasi da (ostirala, azaroak 12)

Kataluniako hauteskunde-kanpainaren hasierak ezagutarazi du prozesu politiko honetarako egunkariek aukeratu duten egitura formala.  Kanpainaren lehenengo jardunaldiak argitaratu dira egunkari guztietan, eta horrekin batera, Montilla eta Mas hautagaien idei nagusien nondik norakoak. CiU-ko eta PSC-ko kandidatuen presentzia, orokorrean, gainerako hautagaiena baino nabarmenagoa izan da.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: